XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aurreko orrialdeko marrazkiak begiratu eta azter itzazue taldetxoetan, hor beheko galdera horiek kontuan edukiz.

Zein bide egiten du eta zenbat lanbide desberdinetako pertsonak ezagutzen ditu esneak, sortu eta zure eskuetara gazta bihurtuta iritsi artean?

- Zeinek sortu du esnea?

Nork zaindu du?

Nolako lanbidea dauka?

- Nork eraman du esne hori gazta lantegira?

Zein sektoretako lanbidea dauka?

- Esne horrekin nork egin du gazta?

Zein sektoretako lanbidea dauka?

- Nork eraman du gazta dendara?

Zein lanbide du?

- Nork saldu du gazta?

Zein sektoretako lanbidea dauka?

Postaria

Lanbide hau iaz ere aztertu zenuen.

Orain 34. or.ko marrazkiekin jolas bat proposatzen dizugu.

Hurrengo orrialdeko marrazkiak ordenatu behar dituzu eskutitzak ematen dituen pausoen arabera.

1- Laguna zuri eskutitza idazten ari zaizu.

2- Ondoren, lagunak postontzian utzi du eskutitza.

3- Bere herriko postariak jaso du.

4- Gero, sailkatu eta zure herrira bidali du eskutitza.

5- Zure herriko postariak eskutitzen poltsa jaso du.

6- Azkenik postariak zure etxeko buzoira bota du eskutitza.